Txenada arrunt

Txenada arrunt
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaLaridae
GeneroaSterna
Espeziea Sterna hirundo
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,88 m
Txenadak Queenslandeko kostaldean.

Txenada arrunta (Sterna hirundo) sternidae familiako hegazti zangaluzea da[1]. Europa, Asia eta Ipar Amerika ko eskualde azpiartiko eta epeletan bizi den hegazti hau urtero eskualde tropikaletara migratzen da neguan.

Deskribapena

Bizkarralde hauskara eta azpialde zuria ditu, kaio eta antxeten antzera. Buruaren gainaldea beltza du eta moko zorrotza eta hankak gorri kolore bizikoak. Mokoaren punta ere beltza da. 31-35 zentimetrotako luzera du, hauetatik 7 zentimetro buztanak hartzen ditu. Hegoak oso luzeak ditu, 77-98 zentimetroko hego-zabalera baitu. Pausaturik dagoenean hegoak buztana ez da hego puntak baino luzeagoa, eta horrek bereizten du antzeko txenadetatik, denetan buztan motzena duena baita[2]. 110-141 gramo artean pisatzen du[3].

Neguan bekoki zuria izaten du eta mokoak kolore iluna hartzen du.

Habitata eta bizimodua

Hegalari bikaina da. Ezagutzen diren migrazio bidai luzeenak txenadek egiten dituzte. Uda ipar-hemisferioko lurretan igarotzen dute, Kanadan, Europa iparraldean eta Siberian, besteak beste. Bertan izaten dituzte kumeak. Neguan hegoaldera jeisten dira, ia ia Antarktikaraino iristen direlarik. Euskal Herrian uda partean ikusten ditugun txenadak Ghanako kostaldera joaten dira negua igarotzera[2].

Lehorrean kostaldean egon ohi da, uharte, hondartza, duna, padura eta estuariotan, baina kontinente barneko aintzira, ibai eta gatzagetan ere ikusten da[2].

Elikadura

Biziaren zatirik handiena itsaso zabalean igarotzen duenez arrantzale bikaina da. Airetik eraso bortitzak egiten ditu eta itsasoan buzeatuz harrapatzan ditu arrainak. 5 eta 15 cm arteko luzera dute harrapatzen dituen arrainek. Kumatze garaian koloniatik 5-10 kilometro artean urruntzen dira eta arrainez gain molusko, krustazeo eta beste ornogabe batzuekin osatzen dute dieta. Kontinente barnealdean intsektu handiak harrapatzen ditu; kakalardoak, larbak, sitsak...

Arrain bakarra eraman ohi du mokoan eta sarritan beste hegazti batzuk lapurtzen saiatzen dira, hala nola, marikakak, ameriketako antxetak eta beste txenada espezie batzuk. Batzutan espezie berekoek ere parasitatzen dituzte[4].

Ugalketa

Koloniak eratzen ditu apirila eta maiatza artean. Lurraren gainean ezartzen dute habia eta nahiko sinplea izaten da. Emeak bi edo hiru arrautza jartzen ditu, marroixkak eta orbain ilun ugari dituztenak, eta guraso biek txitatzen dituzte 22-23 egunetan zehar. Txitak lumatxaz eta begiak zabalik jaiotzen dira eta 21-25 egun dituztenean hegan egiteko gai dira[2].

Hegaztien gripea

Hegazti gripeak kutsaturiko aurreneko espeziea izan zen txenada arrunta. Hegoafrikako hegaztietan aurkitu zen 1961 urtean[5].

Taxonomia

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean[6]. Sterna frisierazko eta aintzinako ingelesezko hitza da "itsas enara" izendatzeko erabiltzen zutena. Hirundo enararen latinezko izena da, haren antza duelako ezarri zion izena. Txenada arruntak lau azpiespezie ditu[7]:

  • Sterna hirundo hirundo (Linnaeus, 1758): Europan, Afrika iparraldean, Asia mendebaldean eta Ipar Amerikan.
  • Sterna hirundo minussensis (Sushkin, 1925): Baikal aintziran, Mongolia iparraldean eta Tibeten.
  • Sterna hirundo tibetana (Saunders, 1876): Himalaia mendilerroan, Tibeten, Txinan eta Mongolia hegoaldean.
  • Sterna hirundo longipennis (Nordmann, 1835): Siberian, Txinan eta Alaskan.

Euskal Herrian dituen izenak

Honako izen hauek ematen zaizkio txenada arruntari[8]:

  • Txenada
  • Itsas-bragaro mokogorria
  • Itsas-txenada hankagorria
  • Itsas-txenada kaskabeltza
  • Burubeltxa (Debabarrena)
  • Gabai (Bizkaia)[9]

Iruditegia

  • Txenada arrunta.
    Txenada arrunta.
  • Txenada hegan.
    Txenada hegan.
  • Txenada airean, erasotzeko prest.
    Txenada airean, erasotzeko prest.
  • Heldua gaztea elikatzen.
    Heldua gaztea elikatzen.
  • Neguko lumaia.
    Neguko lumaia.
  • Txenada taldea pausatuta.
    Txenada taldea pausatuta.
  • Txita.
    Txita.
  • Heldua eta bi txita habian.
    Heldua eta bi txita habian.
  • Txenadak habian.
    Txenadak habian.
  • Arrautza.
    Arrautza.

Erreferentziak

  1. Olsen, Klaus Malling & Larsson, Hans (1995): Terns of Europe and North America. Christopher Helm, Londres. ISBN 0-7136-4056-1
  2. a b c d «Charrán común» SEO/BirdLife.
  3. Firouz, Eskandar. (2005). The Complete Fauna of Iran. Nueva York: I. B. Tauris., 149 or. ISBN 978-1-85043-946-2..
  4. (Ingelesez) American ornithologists' union. (1884). «The auk: a quaterly journal of ornithology» The auk : a quaterly journal of ornithology ISSN 0004-8038. PMC 474003841. (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  5. (Ingelesez) Olsen, Björn; Munster, Vincent J.; Wallensten, Anders; Waldenström, Jonas; Osterhaus, Albert D. M. E.; Fouchier, Ron A. M.. (2006-04-21). «Global Patterns of Influenza A Virus in Wild Birds» Science 312 (5772): 384–388.  doi:10.1126/science.1122438. ISSN 0036-8075. PMID 16627734. (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  6. Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  7. «ITIS Standard Report Page: Sterna hirundo» www.itis.gov (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  8. «Txenada arrunta» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  9. Gabai «[1]».
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18875
  • Commonscat Multimedia: Sterna hirundo / Q18875
  • Wikispecies Espezieak: Sterna hirundo

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85029000
  • NDL: 01110532
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Sterna_hirundo
  • BOLD: 10247
  • Avibase: 4D2FF6F13790ED7E
  • BioLib: 8710
  • BirdLife: 22694623
  • CONABIO: 189261AVESB501112
  • Dyntaxa: 102618
  • eBird: comter
  • Fauna Europaea: 96959
  • GBIF: 9367409
  • Internet Bird Collection|IBC: common-tern-sterna-hirundo
  • OBIS: 137162
  • ITIS: 176888
  • UICN: 22694623
  • NCBI: 108405
  • Paleobiology Database: 372745
  • WoRMS: 137162
  • Xeno-canto: Sterna-hirundo
  • Zoobank: D75DCA1D-42A9-4002-9209-62AC6A6752E2
  • Wd Datuak: Q18875
  • Commonscat Multimedia: Sterna hirundo / Q18875
  • Wikispecies Espezieak: Sterna hirundo