Ubarroi mottodun

Ubarroi mottodun
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
FamiliaPhalacrocoracidae
GeneroaPhalacrocorax
Espeziea Phalacrocorax aristotelis
Linnaeus, 1761
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa51 g (pisua jaiotzean)
arra: 1,948 kg (helduen pisua)
emea: 1,598 kg (helduen pisua)
Zabalera98 cm
Kumaldiaren tamaina3,07
Errute denbora30 egun
Ubarroi mottoduna hegoak zabalik lumak lehortzen.
Ubarroi mottodunen kolonia.

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis) phalacrocoracidae familiako hegaztia da, mendebaldeko eta hegoaldeko Europa, hego-mendebaldeko Asia eta iparraldeko Afrikako kostalde harritsuetan bizi dena[1]. Euskal Herrian kumatzen du[2].

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren kalteberen kategorian sartu zuten 2013. urtean[3].

Ezaugarriak

Deskribapena

Ubarroi handia baino txikia den arren hegazti nahiko handia da, 65-80 cm arteko luzera eta 90-105 cm arteko hego-zabalera ditu eta. Pisua 1.360 eta 2.300 gramo artekoa du[4]. Ahaideak baino buru eta moko txikiagoak dituenez itxura lirainagoa du. Gorputza iluna da, tarteka dizdira berde metalikoak ageri zaizkio, eta buru beltzean moko horia oso deigarria da. Ugalketa garaian motots bat ateratzen zaio pileoan eta mokoa ilundu egiten zaio. Lumaia dizdiratsuagoa izaten du eta ezkata itxurako lumak dituela iruditzen du.[5]

Ubarroi mottodunak ez du sexu dimorfismorik agertzen baina arra normalean emea baino handiagoa izaten da. Gazteek lumaia argiagoa izaten dute, bizkarralde ilun samarra eta sabelalde argia.[4]

Etologia

Ubarroi guztiek bezala, ubarroi mottodunek ere argizari kopuru txikiagoa dute lumetan, horrela urarekiko erresistentzia gutxitzen du eta azkarrago mufrgil daiteke uretan. Hori dela eta arrantzaldi bakoitzaren ondoren hegoak zabalik egon behar du lumak lehortzeko.[5]

Habitata

Hegazti itsastarra da eta ez da asko barneratzen lehorrean. Kostaldean labarrak eta harkaitz ugari dituen eremuak aukeratzen ditu.[5]

Elikadura

Arrainek osatzen dute ubarroi mottodunaren dieta, sardinek eta sardinzarrek bereziki. Batzuetan kilometro asko barneratzen dira itsaso zabalean. Krustazeoak ere harrapatzen ditu tarteka.[5] Uretan 8 eta 30 metro artean murgiltzen dira, batazbeste 40 segundu pasatzen dutelarik ur azpian.[4]

Ugalketa

Labarretako harkaitzetan kolonia handiak eratzen ditu. Itsasoaren indarrak eta eguraldi traketsak kalterik eragingo ez duten arroketan jartzen ditu habiak.[4] Habiak adaxka, alga eta beste hainbat materialez egiten ditu eta belar eta lumatxaz osaturiko geruza batez estaltzen ditu. Hiru egunetan zehar normalean hiru arrautza urdinxka jartzen ditu eta arrak zein emeak txitatzen dituzte 30 egunez.

Txitak jaio eta 50 egun inguru igarotzen dituzte habian oraindik. Lau urte dituztenean ugaltzen dira aurreneko aldiz[5].

Taxonomia

Carl von Linneok deskribatu zuen 1761 urtean[6], Fauna svecica liburuan eta Pelecanus aristotelis izena eman zion[7]. Phalacrocorax generoan sartu zuten beranduago. Ubarroi mottodunak hiru azpiespezie ditu[8]:

  • Phalacrocorax aristotelis aristotelis, Ozeano Atlantikoko kostaldetan bizi dena.
  • Phalacrocorax aristotelis desmarestii, Mediterranear itsasoko eta Itsaso Beltzako kostaldetan bizi dena.
  • Phalacrocorax aristotelis riggenbachi, ipar-mendebaldeko Afrikako kostaldetan bizi dena.

Euskal Herrian dituen izenak

  • Ubarroi mottoduna
  • Bolborina, Borjua (Bidasoa Beherea)[2]

Iruditegia

  • Ubarroia mototsa altxatuta.
    Ubarroia mototsa altxatuta.
  • Ubarroi mottoduna hegan.
    Ubarroi mottoduna hegan.
  • Ubarroi mottodunak labarrean.
    Ubarroi mottodunak labarrean.
  • Ubarroi heldua eta txitak habian.
    Ubarroi heldua eta txitak habian.
  • Ubarroi gaztea.
    Ubarroi gaztea.
  • Arrautzak.
    Arrautzak.

Erreferentziak

  1. BirdLife International (2008). Phalacrocorax aristotelis. In: IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species.
  2. a b «Ubarroi mottoduna» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  3. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .
  4. a b c d «Cormorán moñudo - Phalacrocorax aristotelis» www.vertebradosibericos.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  5. a b c d e «Cormorán moñudo» SEO/BirdLife.
  6. «Phalacrocorax aristotelis Ubarroi mottoduna» www.euskadi.eus.
  7. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
  8. www.worldbirdnames.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-09).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115452
  • Commonscat Multimedia: Phalacrocorax aristotelis / Q115452
  • Wikispecies Espezieak: Phalacrocorax aristotelis

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 93204
  • Avibase: CECC7B264A61BD22
  • BioLib: 8385
  • BirdLife: 22696894
  • Dyntaxa: 205489
  • eBird: eursha1
  • EOL: 17000428
  • Fauna Europaea: 96621
  • GBIF: 2481861
  • Internet Bird Collection|IBC: european-shag-phalacrocorax-aristotelis
  • OBIS: 137178
  • ITIS: 174733
  • NCBI: 126867
  • Paleobiology Database: 365986
  • WoRMS: 137178
  • Xeno-canto: Phalacrocorax-aristotelis
  • Wd Datuak: Q115452
  • Commonscat Multimedia: Phalacrocorax aristotelis / Q115452
  • Wikispecies Espezieak: Phalacrocorax aristotelis