idazlea, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, legelari-poeta eta barristerra
Lan nabarmenak
ikusi
The Woman in White (en) Ilargi-harriak
Genero artistikoa
Gothic literature (en)
wilkiecollins.com
William Wilkie Collins (Londres, 1824ko urtarrilaren 8a - Londres, 1889ko irailaren 23a) idazle ingelesa izan zen. Hogeita zazpi eleberri, hamabost antzezlan, berrogeita hamarretik gora narrazio labur, eta ez-fikziozko testu ugari eman zituen argitara. Bizi zenekoan ospe handia izan zuen, batik bat aldizkako argitalpenetan ateratako kontakizunek izan zuten harreragatik. Polizia nobelaren sortzaile edo, behintzat, aitzindaritzat jo du askok, idatzi zituen eleberri luzeek gerora generoaren ezaugarrietako zenbait biltzen baitituzte: misterio giroa, suspensea, idazkera zehatza...[1]. Collinsek idatzitako lanen artean honako hauek nabarmendu ahal dira: The Woman in White (1860), Armadale (1866) eta The Moonstone, (Ilargi-harria euskarazko bertsioan) (1868).
Bizitza
Collins Londresen jaio zen, William Collins margolariaren seme; aitaren izen bera jarri zioten eta horri lotua aitabitxi David Wilkierena, artista berau ere. 12 eta 15 urte izan zituen bitartean Italian bizi izan zen, eta sasoi horrek eragin handia izan zuen Wilkierengan. 17 urte beteta eskolara joateari laga zion eta bulego batean hasi zen lanean. Bost urte eman zituen horretan, berriro abokatu izateko ikasten hasi baino lehen. Bitarte horretan bere lehen eleberria gorpuztu zuen: Iolani, 1999 urtean ezagutzera eta argitara eman zena. Aita hil (1847) eta urtebetera haren bizitza kontakizun duten memoriak prestatu eta argitaratu zituen, Memoirs of the Life of William Collins, Esq., R.A. (1848). Pintatzen saioak egin zituen, baina idazteak zirrara handiago eragiten zion, eta 1850eanAntonina eleberria kaleratu zuen; ordutik aurrera bete-betean ekin zion idazteari.
Wilkie Collins 1880an
1851nCharles Dickens ezagutu zuen, betiko laguna bilakatuko zena, eta literatur kontuetarako lankide. Collinsek leku topatu zuen Dickensen All the Year Round aldizkarian. Senitarteko ere bihurtu ziren, Wilkieren anaia txikia, Charles Allston, Dickensen alaba Katerekin ezkondu eta gero.
Collins artritisak jota ibili zen bizitzako urte askoan, eta horrek opiorako mendekotasuna sorrarazi zion, laudanoa hartzeak jasangarriago egiten baitzion mina. The Moonstone (euskarazko bertsioan Ilargi-harria) eleberriko pasarte askotan opioa mintzagai da[2]. Liburua sortzen ari zela eta idazleak berak aitortuta, hain zen handia laudanoak eragiten zion ondorioa, non ez baitzuen gogoratzen idatzitakoaren gauza asko.
Ez zen inoiz ezkondu, baina Caroline Graves izan zuen bikotekide urte askoan. Sasoi batean banandu egin ziren eta Collins Martha Rudd andrearekin batu zen; beronekin hiru seme-alaba izan zituen. Graves andrea ostera ere lotuko zaio Wilkieri, eta hil artean (1889) andre biak izan zituen lagun eta bizikide.
Estiloa eta gaiak
Bere obrak "sentsaziozko kontakizun" bezala kalifikatu ziren garai hartan, detektibe eta misteriozko eleberrien aitzindari gisa. Bere kontakizunetan, garai hartako emakumeen egoera sozialari eta ezkontide bizitzari egindako kritika antzeman daiteke. Garaiko beste idazle askok bezala, lan gehienak faksimile edo liburuxka moduan argitaratu zituen aldizkarietan. Genero horretan maisu gisa aitortua zen, astero-astero irakurlearen interesa mantentzea lortzen baitzuen.
Dena den, Collins-en obrarik ezagunena eta kritikak gehien txalotzen duena Ilargi-harria da[3][4]. Askoren ustez, Ingalaterrako tradizio narratiboaren barruan, polizia-eleberriaren aitzindari gisa har daitekeen obra[5].
Lanak
Vanity farir aldiazkarian 1872an azaldu zen karikatura.Iolani, or Tahiti as it was. A Romance (1844an idatzia; 1999an argitaratua)
Memoirs of the Life of William Collins, Esq., R.A. (1848)
↑Antton Olano, in Wilkie Collins, Ilargi-harria, Literatura Unibertsala Bilduma, 139, Alberdania & Elkar, 2008. Liburuaren hitzaurrean honako hau irakur dezakegu (9. orr): "Aspaldi esana utzi baitzuen T. S. Eliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera".
↑«kritiken hemeroteka » Ez da posible» kritikak.armiarma.eus(Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
↑«kritiken hemeroteka » Genero baten ohorezko hasiera» kritikak.armiarma.eus(Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
↑(Ingelesez)David, Deirdre; David, Professor Emerita of English Deirdre; Deirdre, David. (2001). The Cambridge Companion to the Victorian Novel. Cambridge University Press ISBN 9780521646192. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
Bibliografia
Ackroyd, Peter (2012) Wilkie Collins. London: Chatto & Windus
Robert Gottlieb, "'Make 'Em Cry, Make 'Em Laugh, Make 'Em Wait'", The New York Review of Books, vol. LXIV, 10 zk. (2017ko ekainaren 8a), 25–28. orr.
Bleiler, Everett (1948) The Checklist of Fantastic Literature. Chicago: Shasta Publishers. 81. orr.