Zeharkaldi

Mendiko zeharkaldiek naturako paraje ikusgarriak ezagutzeko aukera ematen dute. Irudian, pertsona bat Wyomingeko Grand Tetongo Parke Nazionalean zehar zeharkaldi bat egiten.
Zeharkaldi Argentina.

Zeharkaldia, nazioartean ere trekking izenez ezaguna, gehienetan egun zenbaitetan zehar naturan ibilaldiak eta akanpadak barne hartzen dituen jarduera-multzoa da. Ezustekoak ekiditeko planifikatu beharreko jarduera da. Horrela, ibilaldia bera, lo egiteko lekuak, janaria eta materiala (jantziak, motxila, oinetakoak) aurretik zehaztu eta prestatzea komeni da.

  • Ibilaldia zirkularra izan daiteke edo puntu batetik bestera doana.
  • Non lo egin: aterpez aterpe egin daiteke ibilaldia edo bibaka egin mendian.
  • Janaria: Aterpez aterpe egiten bada zeharkaldia, gosaria eta afaria han bertan har daiteke.
  • Materialari dagokionez, hau izan daiteke zerrenda ohiko bat:
    • Motxila
    • Lo-zakua
    • Mendiko botak
    • Bi kamiseta
    • Elastiko tekniko bat (polarra)
    • Zira
    • Txandala edo galtza erosoak
    • Galtzerdi-pare bat
    • Eskularruak
    • Txanoa
    • Plastikozko kapa bat
    • Eguzki-krema
    • Eguzki-betaurrekoak
    • Ezpainak babesteko krema
    • Labana
    • Kantinplora
    • Esku-argi txikia
    • Eskuoihal txikia edo sukaldean mahaia lehortzeko erabiltzen ditugun zapiren bat
    • Bi poltsa handi, plastikozkoak

Urtaroa zein den beste material batzuk sartuko dira motxilan: prakamotzak, bisera, edo kamiseta tiranteduna. Gainera, zeharkaldia zer-nolako zailtasuna izango duen, material espezifikoa ere beharrezkoa izango da, pioleta, kranpoiak eta sokak esaterako.

Motxila betetzeko orduan azkenean hartuko duen pisua ere kontuan hartu behar da.

Galeria

  • Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
    Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
  • Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
    Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
  • Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
    Gorbeiako Natura Parketik trekking egiten
  • Trekking Four Girls mendian
    Trekking Four Girls mendian
  • Hochplatte mendian
    Hochplatte mendian

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q455550
  • Commonscat Multimedia: Camping / Q455550

  • Identifikadoreak
  • GND: 4009379-7
  • LCCN: sh85019231
  • NDL: 00567091
  • NKC: ph126826
  • NARA: 10640476
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002165
  • Wd Datuak: Q455550
  • Commonscat Multimedia: Camping / Q455550


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.