Manex ardi burugorri

Manex ardi burugorria
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Manex ardi burugorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da, eta bi azpimota edo arraza ditu: manex ardi burugorria eta manex ardi burubeltza. Bi mota horiek arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. Manex ardiak Hegoaldeko ardi latxaren senide hurbilak dira. Hainbatentzat ordea ardi hau ez da aparteko arraza, ardi latxaren mota bat baizik[1]. Iturri ezberdinen arabera honen inguruko iritzi ezberdinak daude. Frantziar Administrazioak bertako arrazatzat jotzen du, ardi latxetik aparte.

Hedapena

Manex ardi burugorria Euskal herriko Iparraldean dago hedatuta.

Ezaugarriak

  • Arraza landatarra da. Ardi gogorrak dira, Pirinio aldeko larre eskasenetan ondo moldatzen direnak.
  • Bereziki esnetarako erabilitako ardia da, eta arraza hau, beste ardi arraza batzuen esnearekin batera, Ossau-Irati gazna egiteko erabiltzen da.
  • Ardi arraza iletsua da. Kolore zurikoak dira jeneralki eta hanka eta buru gorriak.
  • Ardi mota honek trashumantziako mugimenduak egiten du urtean zehar goiko Bortuetatik beheko ibarretara.


Begira

  • Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
  • Martak

Erreferentziak

  1. http://gipuzkoakoartzaineguna.blogspot.com/2007/08/gure-ardi-latxa.html


Euskal Herria Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak

Ardia • Latx muturgorria • Latx muturbeltza • Manex burubeltza • Manex burugorria • Erronkarikoa • Karrantzako ardi muturbeltza • Karrantzako muturgorriaSasi ardiaNafarraEuskal-bearnotarraTxurra


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3285632
  • Commonscat Multimedia: Red Head Manech / Q3285632

  • Wd Datuak: Q3285632
  • Commonscat Multimedia: Red Head Manech / Q3285632
  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Txakur arrazak
Erle motak