Nafar ardi arraza

Nafar ardi arraza
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria

Nafar ardi arraza Euskal Herriko bertako ardi arraza baten izena da.

Arraza hau nahiko berriki onartua izan da ofizialki, 1997ko azaroan.

Nafar arrazako ardiak kolore zurikoak dira, entrefinoak diren ardien taldean sailkatzen dira, profil azpiganbilekoak, eumetrikoak eta lerroerdikoak dira. Adats zurikoak eta adarrik gabekoak izaten dira. Zenbait adituen ustez, Erronkariko ardia izenekoa, gaur egun desagertutzat jotzen dena, arraza honen azpimota bat izan zen. Egun haragitarako azienda da bereziki, nahiz eta garai batean bere artilea oso estimatua izan zen. Pirinioetako ardi arraza entrefinoetan kokatzen dira ardi hauek.

Ezaugarriak

  • Burua tamaina ertainekoa da. Aurreneko kopeta-mutur aldea azpiganbilekoa da. Ezaugarri hau are nabarmenagoa da aharietan. Kopeta handia daukate. Oro har ardiek ez dute adarrik, baina hau ez da betetzen kasu guztietan. Gogoratu behar da erronkariko ardietan bai gertatzen zela sarri ardiak adardunak izatea. Ahariek berriz bai dira adardunak.
  • Mutur zabala eta ezpain lodiak duzkate.

Banaketa eta kopurua

  • Egun nafar arrazako 420.000 abelburu daude ofizialki zenbaturik.
  • Arraza hau Nafarroan hedatzen da, erdi-mendebalde eta hego-mendebaldean berezeki, hau da, ardi latxa zabaltzen ez den eskualdetan.

Begira

  • Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
  • Martak
Euskal Herria Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak

Ardia • Latx muturgorria • Latx muturbeltza • Manex burubeltza • Manex burugorria • ErronkarikoaKarrantzako ardi muturbeltzaKarrantzako muturgorriaSasi ardia • Nafarra • Euskal-bearnotarraTxurra


Bibliografia

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxeko abereen gida
  • (Gaztelaniaz) ITG-Ganadero
  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Behi arrazakHegaztiakArdi arrazakAhuntz arrazakTxerri arrazakTxakur arrazakErle motak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264631
  • Wd Datuak: Q12264631