Capo Grazianoko kultura

Capo Grazianoko kultura deitzen zaio Capo Graziano herrian aurkitutako materialei, Siziliako Filicudi irlan. Aurkikuntza guztiak Eoliar eskualdeko museo arkeologikoan erakusten dira.

Capo Grazianoko kulturaren katilua, I. fasekoa, K.a. 2300-1700. Filicudi. Diseinuetan estilizatutako gizaki, itsasontzi eta itsasoekin.

Bi faseak: Graziano I eta Graziano II

Capo Grazianoko kultura Brontze Aroan garatzen da, bi fasetan banaturik: lehena (Graziano I) zaharrena da, K.a. 2300-1650 artekoa; bigarrenean, berriz, (Graziano II) K.a. 1650-1500 artekoan, garrantzia gehiago ematen zaio zeramikari. Honi esker posible da bi faseak ezberdintzea.

San Vincenzo herrian, Stromboli, aurkikuntzak. Capo Grazianoko kultur, I. eta II. faseak (K.a. 2300-1500)

Lehen fasea Filicudi irlako Filo Braccio herrixkarekin identifikatzen da. Horko eltzegintza ez dago normalean dekoraturik. Gehienbat, lapikoak zirkuloekin apaindurik daude. Pitxerrak eta kaikuak grabatuta daude heldulekuen azpian, gurutzatutako markekin eta beste forma bakunerekin.

Bigarren fasea Capo Graziano herriarekin identifikatzen da. Herri horretan, Filo Braccioko biztanleak ezarri ziren defentsazko eta segurtasunezko arrazoiengatik. Fase hau aurkitzen da ere: Lipari akropolian, San Vicenzo Stromboliko herrian, Serro Brigadieren eta Punta Megna a Salinan, non agertutako kaikuek dekorazio moduan, sigisagak, lerro ondulatuak eta puntuak dituzten.

Itsasoa irudikatuta dago narrazio handiko diseinu geometriko baten bidez. Lapikoak funtzio askotarako egin zituzten: gordetzekoak (lapikoak eta pithosak, pikaturiko kordoiekin apaindurik), sukaldatzeko lapikoak, kaikuak, katiluak. Txabolen barruan eta kanpoan miniaturazko loreontziak aurkitu ziren, taldeka jarrita. Litekeena da errito baterako izatea.

Nabarmentzekoa da kultura-eite hauek eta Lernakoekin (Grezia) duten antzekotasuna, baita beste Antzinako Heladiar III fasearen kokalekuekin erlazionatutakoak ere. Horrek adierazten du antzinetik lotura bat zegoela.

Filo Braccio katiluko ebakiduren eskematizazioa

Filo Braccioko katilua

Filo Braccio herriko aurkikuntzak Capo Grazianoko kulturaren garrantzitsuenetako bat da. Grabazioz apainduriko katilu bat “F” estalgunean aurkitu zen. Katilu hori garrantzitsua da Italiako historiaurrean irudikatutako adibiderik zaharrena delako (Graziano I), baina irudi horiek ez dira Capo Grazianoko beste tokitan aurkitu. Katiluan agertzen den gizaki baten diseinuan, beso zabalik dituena, horren atzamarrak eta gorputz liraina nabaritzen dira. Irudikapen guztia estilizatua da. Itsas-uhinak sigisagako lerroak dira, eta itsasontziak lerro horizontalez eta bertikalez adierazten dira. Ez dago argi irudikatutakoa gizakia edo jainkoa den, ezta itsasontzia datozen edo doazen ere. Halere, grabatu hauek irudikapen konplexuko eredu bakarra dira. Paradoxikoki, bigarren faseko zeramiken irudiak sinpleagoak dira

Nekazaritza eta abeltzaitza

Kokalekuetan, nekazaritza-produktuak eriden dira, hala nola, gari, zekale, zalke, dilistak eta ilarrak. Mahatsondoak agertzean, suposatzen da ardoa ekoizten zela.

Etxekotutako animaliak ardiak, ahuntzak, txerriak eta idiak ziren: Arrantzarekin loturiko jarduerak itsaskiak, muskuiluak, lapak eta magurioen bilketa izan ziren .

Heriotzaren gurtza

Capo Grazianoko II. itxura baskularra

Capo Grazianoko hildakoak mendiko kobetan eta sakonune naturaletan ehorzten ziren. Hilobiak harriekin itxi eta gero, gorpuen alboan lapiko txikiak jartzen zituzten.

Panarea irlan, Calcarako fumarolaren ondoan, hainbat putzu aurkitu ziren, haien diametroa metro batekoa zen, itsas-harkoskoak zituzten, agian kultu mota bat zen, fumarolekin erlazionatutakoa.

Liparin, erritoa errausketa zen eta hautsak lapikoetan sartzen zituzten, alboan zenbait edalontzirekin.

Merkataritza

Eoliar uharteetan, greziar marinelek gogoko zuten merkataritza egitea. Tornoz egindako eta motibo geometrikoz margotutako mizeniar zeramika, Heladiar kulturakoa (K.a. 1650-1400) Capo Grazianoko biztanleek balioesten zuten. Mizeniar aurkikuntzak aurkitu dira Lipariko gazteluan, Capo Grazianon eta Stromboliko irlako San Vicenzo herrian. Mizenastik eskumuturrako eta lepokoak egiteko kristalezko perlak zetozen. Greziarrek, berriz, nahiz zutena zen: kobre armak egiteko; alunbre artileari koloreak eusteko eta larruak ontzeko; eta sufrea.

Dirudienez, obsidianaren erabilera gutxitu zen eta horren ordez, itsas-harkoskoak erabili ziren kolpekatzeko, edo sumendi-harriak esku-errotak moduan jarduteko. Lipariren akropoliko XII. estalpean eta Capo Grazianoko XIV. estalpean brontzezko armak aurkitzeak iradokitzen du bertan ekoizten zirela.

Iruditegia

  • Edalontzia
    Edalontzia
  • Stromboliko hondakinak
    Stromboliko hondakinak
  • Filo Braccioko katilua, gizaki baten irudiarekin
    Filo Braccioko katilua, gizaki baten irudiarekin
  • Zenbait edalontzi
    Zenbait edalontzi
  • Capo Grazianoko estalpea
    Capo Grazianoko estalpea

Bibliografia

  • FRAGNOLI, Pamela: Scambi ceramici nei contesti Capo Graziano delle isole Eolie: dati petrografici e petrologici a confronto, Atti A.I.Ar 2012, VII Congresso Nazionale di Archeometria (Modena 22-24.2.2012), Pàtron Editore, Bologna: 122-136 orriak. 2019.03.20an kontsultatuta.
  • FRAGNOLI, Pamela: Circolazione e produzione della ceramica nei contesti Capo Graziano (BA-BM2) delle isole Eolie
  • CAVALIER, Madeleine (1983): Frammenti di ceramica «matt-painted» policroma da Filicudi (Isole Eolie), Mélanges de l'Ecole française de Rome aldizkaria. Antiquité, 95 liburukia, 1. zbk., 335–344 or., 2019.20.20an kontsultatuta
  • BREA, Luigi Bernabò; CAVALIER, Madeleine: Meligunis Lipara, 10: Scoperte E Scavi Archeologici Nell'area Suburbana Di Lipari
  • MARTINELLI, Maria Clara (2015): Filicudi nell'età del bronzo, Regione Siciliana argitaletxea 2019.03.21ean kontsultatuta.
  • Maria Clara Martinelli, Girolamo Fiorentino, Benedetta Prosdocimi, Cosimo d’Oronzo, Sara T. Levi, Gabriella Mangano, Angela Stellati, Nicholas Wolff: Nuove ricerche nell’insediamento sull’istmo di Filo Braccio a Filicudi. Nota preliminare sugli scavi 2009, Origini aldizkaria|XXXII liburukia, Nuova Serie IV, 2010: 285-314 or.

Ikus, gainera

  • Italiako Brontze Aroa
  • Casteluccioko kultura
  • Siziliako historiaurrea
  • Siziliako antzinako herriak

Kanpo estekak

  • Capo Graziano
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46992768
  • Commonscat Multimedia: Capo Graziano culture / Q46992768

  • Wd Datuak: Q46992768
  • Commonscat Multimedia: Capo Graziano culture / Q46992768


  • i
  • e
  • a
Siziliako historiaurrea
Herriak
Siziliako historiaurrea • Siziliako antzinako herriak • Sikano • Elimo • MorgeteFeniziaSikulo
Grotta dell'Addaura, incisioni rupestri Facies di Pantalica
Siziliako historiaurrea
Stentinelloko kultura (K.a. VI. milurtekoaren amaieratik V. milurtekoaren erdiaren amaiera)• Castellaro Vecchioko kultura (K.a. V. milurtekoaren amaiera)• Castelluccioko kultura (K.a. 2300-1700) • Capo Grazianoko kultura (K.a. 2300-1500) • Serra d'Altoko kultura (K.a. V. milurtekoaren bigarren erdia) • Dianako kultura (K.a. IV. milurtekoaren lehen erdia) • Thapsosko kultura (K.a. 1500-1200) • Milazzeseko kultura (K.a. 1500-1300) • Pantalicako kultura (K.a. 1270-650)
Mendebaldeko Sizilia[oh 1]
Erdialdeko Sizilia[oh 2]
Ekialdeko Sizilia[oh 3]

Oharrak:
  1. Mendebaldeko Sizilia: Palermo, Trapani eta Agrigentoko probintziak.
  2. Erdialdeko Sizilia: Caltanissetta, Agrigento, Gela eta Enna probintziak.
  3. Ekialdeko Sizilia: Ragusa, Sirakusa, Katania eta Messina probintziak.