Thapsos

Thapsos
Magnesiko penintsula
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriPriolo Gargallo
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°09′N 15°14′E / 37.15°N 15.23°E / 37.15; 15.23
Map
Historia
Garaia(k)Brontze Aroa
KulturaThapsos kultura
Indusketa
Indusketa datak1880
ZuzendariakSaverio Cavallari, Paolo Orsi, Giuseppe Voza, Luigi Bernabò Brea
thapsos.it
« Thapsos itsasora irteten den itsmo estu baten lur-mihiaren eta hiri baten izena da. Sirakusatik urrun samar da oinez nahiz itsasontziz. (Tuzidides)[1] »


Thapsos (Antzinako grezieraz Θαψός') Sizilia protohistorikoaren gune garrantzitsuenetariko bat da, Sizilian Brontze Aroarekin identifikatzen dena. Lekua Magnesiko penintsulan dago (arabieratik Mismar, iltze), Priolo Gargalloko udalerrian, Sirakusako probintzian.

Historia

Thapsosko mapa, kokalekua, gotorlekua eta nekropoliarekin.
Thapsosko mapa, kokalekua, gotorlekua eta nekropoliarekin.

Kronologia zehatza ez bada ere, kultura honek Brontze Aroko hasieratik K.a. VIII. menderarte iraun zuen, hau da, ekialdeko Sizilian greziar kolonizazioa hasi zenean.

Saverio Cavallarik aztertu zuen tokia 1880an, geroago Paolo Orsik eta XX.mendeko 70ko hamarkadan, Giuseppe Vozak eta Luigi Bernabò Break.

Lekuan, Brontze Arotik bizi ziren, hots, K.a. XIV-XIII. mendeetatik. Kultura horri Thapsosko kultura deitu zitzaion, Castelluccioko kulturaren ondokoa zen, baina Siziliako ipar-ekialdeko Milazzoko eta Eoliar uharteetakoen garaikidea.

Tokia perfektua zen porturatzeko, itsmoko iparraldean eta hegoaldean bi golko zituelako. Honela, Mediterraneoko merkataritza-gune garrantzitsu bat bilakatu zen.

Thapsosen aurkitu dira Egeoko beste lurraldetako objektuak (Mizenas eta Txipre), Egeo eta Siziliaren arteko merkataritza adierazten dutenak. Aurkitutako Borġ in-Nadur kulturako objektuek agerian uzten dute Maltako artxiplielagoarekin harremanak zeudela.

Thapsosen aurkitutako gehiena, Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoan[2].

Tuzididesen arabera, Thapsos aipatu zuen lehena, Thapsos Megarako kolonia galkor bat izan zen. Lamis oikista hil ondoren, kolonoek lekua bertan behera utzi zuten, ur faltarengatik, eta hurbileko Megara Hiblea fundatu (K.a. 728-727).

Atenastar armada Thapsosen kanpatu eta porturatu zen Peloponesoko gerran (K.a. 415-413), Sirakusa setiatu baino lehen.

K.o. 1625ean Pietro della Vallek, Cataniarantz zihoala, urrutian muino bat ikustean, laboratutako uhartetxoa deitu zion:

« Sirakusatik irtenda eta itsasotik hurbil, gure eskuinean landutako uhartetxo bat utzi genuen Manghesì penintsularen ondoan. Virgiliok Tapsumque Iacentem deitu zitzaion guztia laua eta oso baxua zelako.[3] »


Interesgarria da Magnisiko dorre zirkularra, britainiarrek eraikita 1806an frantziarren beldur, irla protektoratu bat zenean. Bigarren Mundu Gerrako bunker bat dago ere.

XX. mendeko 50eko hamarkadan tokia industrializatu zenean, EniChem enpresak nasa bat eraiki zuen hegoaldean, baina gaur egun ez da erabiltzen.

Nekropolia

Enchytrismosko hilobia
Thapsosko hilobi zirkularra

Nekropoli bat identifikatu da, hiru aldetan banaturik. Hauetariko bietan hilobiak egin dira haitzean koba artifiziak zulatuz, hilobi-ganbera biribilak egin arte. Zenbait hilobi-ganbera zirkularrak oso handiak dira, tholos itxura izanik. Hauen gela zirkularrera eta atondora dromos baten bitartez heltzen da, hau da, haitza laua zen tokian, induskatutako putzu karratu baten bidez.

Lurperatze hauek jende askorentzat ziren, zenbaitetan, 50 gorpu lurperatzen ziren. Hilotzei haien tresnekin lurra ematen zitzaien. Hilobiak kostaren aldean egin ziren, itsasora begira, Magnesi itsasargiaren hurbil. Hauek ubide bat zuten ura zirkulatzeko, baina ekaitzek igatu eta hilobi-estalkiak (zurezkoak edo harrizkoak) estali dituzte. Hori da Thapsosko nekropliaren ezaugarririk nagusiena. Ubide horiek satelitetik ikusgai dira[4].

Penintsulako erdialdean, beste nekropoli batean, enchytrismòs itxurako hilobiak aurkitu dira. Hor gorpuak ontzi oboideetan sartu ziren (pithos) eta harkaitzeko hutsunetan sartu.

Bizilekua

Thapsosko txabola

Hiria itsmoan kokatuta zegoen. Indusketei esker, eraikinen zimenduak agerian geratu dira, bi fasetara dagozkionak. Antzinenaren lurzorua K.a. XIV.-XII. mendekoa da, morterorik gabeko harriz eginda zegoen, eta hormak edo teilatuak egiteko, zura, lastoa eta buztina zerabiltzaten. Hurrengo fasean, eraikin errektangularrak eraiki ziren, zolaturiko patioekin. Dirudienez, etxeak plan urbanistiko baten arabera egin ziren. Eraikin-antolamendu hori bertan behera utzi zen Thapsosko azken fasean, K.a. XI.-IX. mendeen artean. Ondoren, eraikitako txabolek ez zuten irizpide urbanistikorik.

Hiria defendatzeko, tarteka, 5 metroko dorre erdizirkularrak altxatu ziren.

Arazoak

Thapsosko penintsulan, industrializazioko aztarnak daude. Hegoaldean, ontziralekuaren ondoan, Enichem enpresak biltegi bat egin zuen produktu industrialekin, gaurko jabea Enimed da. Itsmoaren sarreran, poliziak pirita-hauts multzo batzuk deskubritu zituen, baina gaur egun toki berean jarraitzen dute.

Egitasmoak

Noizean behin, itsmoaren birkalifikatzeari buruz hitz egin da natura-erreserba egiteko. Gaurdaino, bakarrik bidezidor eta antikuario bat egin da gune-arkeologikoan.

Galeria

  • Thapsosko hilobia
    Thapsosko hilobia
  • Thapsosko txabola biribila
    Thapsosko txabola biribila
  • Txabola biribilaren patioa
    Txabola biribilaren patioa
  • Thapsosko hilobia
    Thapsosko hilobia
  • Thapsosko gune arkeologikoa
    Thapsosko gune arkeologikoa
  • Thapsosko hilobia
    Thapsosko hilobia

Erreferentziak

  1. TUZIDIDES: VI., 97
  2. Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoa
  3. Viaggi di Pietro della Valle: il pellegrino, G. Gancia, 1º gennaio 1843. 2019.03.13an kontsultatuta.
  4. Thapsosko satelitetiko bista

Bibliografia

  • TUSA, S.: La Sicilia nella Preistoria, seconda edizione, Palermo 1992.
  • ALBERTI, Gianmarco: Minima Thapsiana. Riflessioni sulla cronologia dell'abitato di Thapsos
  • ALBERTI, Gianmarco: Per una" gerarchia sociale" a Thapsos: analisi contestuale delle evidenze funerarie e segni di stratificazione
  • RUBINI, M. et al. (2001): Modelli economici di sussistenza nella Sicilia sud orientale durante la media età del bronzo. Cultura di Thapsos (XVII-XIII sec. a.C.). Rivista di Antropologia, volume 79, 85–106 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Thapsos, il fascino e la magia di una penisola senza tempo 2019.03.13an kontsultatuta.
  • Argazki-galeria 2019.03.13an kontsultatuta.
  • Thapsos, Siziliako gune arkeologiko Erdi Brontze Aroan 2019.03.13an kontsultatuta.
  • Thapsos 2019.03.13an kontsultatuta.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q477728
  • Commonscat Multimedia: Thapsos / Q477728

  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 22798
  • Wd Datuak: Q477728
  • Commonscat Multimedia: Thapsos / Q477728


  • i
  • e
  • a
Herriak
Grotta dell'Addaura, incisioni rupestri Facies di Pantalica
Siziliako historiaurrea
Stentinelloko kultura (K.a. VI. milurtekoaren amaieratik V. milurtekoaren erdiaren amaiera)• Castellaro Vecchioko kultura (K.a. V. milurtekoaren amaiera)• Castelluccioko kultura (K.a. 2300-1700) • Capo Grazianoko kultura (K.a. 2300-1500) • Serra d'Altoko kultura (K.a. V. milurtekoaren bigarren erdia) • Dianako kultura (K.a. IV. milurtekoaren lehen erdia) • Thapsosko kultura (K.a. 1500-1200) • Milazzeseko kultura (K.a. 1500-1300) • Pantalicako kultura (K.a. 1270-650)
Mendebaldeko Sizilia[oh 1]
Erdialdeko Sizilia[oh 2]
Ekialdeko Sizilia[oh 3]

Oharrak:
  1. Mendebaldeko Sizilia: Palermo, Trapani eta Agrigentoko probintziak.
  2. Erdialdeko Sizilia: Caltanissetta, Agrigento, Gela eta Enna probintziak.
  3. Ekialdeko Sizilia: Ragusa, Sirakusa, Katania eta Messina probintziak.