Erronkariko ardi

†Erronkariko ardia
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria

Erronkariko ardia gaur egun desagertutzat jotzen den Euskal Herriko bertako ardi arraza bat izan zen. Egun oraindik ere irauten duen Ansoko haraneko Ansoko ardiaren senide hurbila omen zen, eta Aragoiko ardia arrazaren ekotipotzat hartzen dute zenbait adituek[1].

Aragoiko ardia arrazak, mota nagusiaz gain, onartutako lau azpimota dauzka, eta beste zenbait ezbaian daude. Onartutakoak Erronkariko ardia, Ansoko ardia, Montenegrino ardia eta Turolense ardia dira. Lehen esan bezala, zenbaitzuentzat ordea ardi mota hauek arraza ezberdinak baino ez dira.

Erronkariko ardi arrazaren hondar aleak Nafar ardi arrazaren zein ardi latxen abelxuriek haienganatu zituzten nahasketaren bidez jona den mendeko azken hamarkadetan.

Etimologia

Nahiz eta bibliografian Erronkariko ardia gehiago erabilia izan den, bertan "Zaraitzuko ardia" adiera ere erabilia izan da ardi mota hau izendatzeko. Dena den, ardi arraza honen artalderik handienak Erronkariko ibarrean zeuden. "Nafar txurra" adiera ere erabilia izan da.

Arrazaren historia

Erronkariko ardiak Larran

Garai batean ardi arraza honen abelxuriak ugari izan ziren. Joan den mendeko erdialdean Nafarroako ardi guztien %13 hartzen zuen arrazak, eta haien artilea oso estimatua zen.

Erronkariko ardia transhumantziari oso lotuta egon zen. Arraza honetako artaldeek Pirinioetako larreetan igarotzen zuten udaberria eta uda eta gero udazkenean, Nafarroako aurreneko erregeek emandako eskubideez baliaturik, Bardeara jaisten ziren han neguan larretzeko. Dena den Bortuetatik Ebroko Erriberara doan transhumantzia hau zaharragoa da, eta neolitotik dator.

Bertako artile eskaeraren jaitsierak arrazaren gainbehera ekarri zuen, arraza honen ezaugarria hori baitzen, artilearen kalitatea. Erronkariko ardia ordezkatu duten arrazak hobeagoak dira esne zein haragiaren (arkumeak bereziki) ekoizpenean.

Neurri handi batean erronkariko ardi mota bere oso hurbilekoa den Ansoko ardian mantendu da. Zenbait adituk biak ekotipo berbera direla diote ere, arrazaren ezaugarrietan adieraziko den bezala.

Erronkariko ardia. Ezaugarriak

Aragoiko ardia izeneko ardi arrazak hedapen zabala dauka, eta bere baitan zenbait ekotipo gorde ditu. Hainbat aditurentzat berriz ekotipo hauek arrazaren ezaugarriak hartzen dituzte beraien baitan. Erronkariko ardiaren kasua litzateke.

Ardi arraza honen ezaugarrietako bat bere artilearen kalitatea zen. Artilea oso zabalduta zuten, eta ardiaren kopeta ere estaltzen zuen. Artile xerloak luzeak ziren eta zenbaitetan trapezoide itxura hartzen zuten, edo pintzel itxura ere, era zabalean. Hau dela eta, aspaldiko zenbait adituek "nafar txurra" deitzen zuten arraza, txurra ardiekin zuten antzekotasuna zela eta, nahiz eta koloreei zein beste zenbait ezaugarriri dagokionez oso ezberdinak izan[2].

Zenbait adituk nahasten dituzte arraza hau eta erronkariko ardia mugaz beste aldeko euskal-bearnotar ardia zein latxa eta ardi manexekin nahastutako hibridoak. Azkenerako, hainbatek ez zuten onartzen erronkariko ardia bera Aragoiko ardiaren ekotipotzat, arraza honetan baztertzen baitzuten kopetaren artile mototsa zela eta, oso nabarmena erronkariko ardietan. Hau dela eta bertakoek ardi mota honi "uso motosduna" deitzen diote, kopeta iletsua eta kolore zurikoak zirelako.

Gaur egun zenbait adituek Ansoko zein Erronkariko ardi motak "Piriniar ekotipoa" bezala izendatzen dituzte[2].

Azken hamarkadetan transhumantziaren gainbeherak ekotipo hauen finkatzea ekarri zuen, aragoiar motako beste ekotipoetatik gehiago bereiztuz. Dena den esan behar da Erronkariko zein Ansoko ardi ekotipo hauei dagokienez, bertako artzainek oro har bi ardi mota bereizten zituztela, eta ibar bakoitzean beti artzain hauentzat ardi mota bakoitzaren "garbitasuna" mantentzen zuten artaldeek bazirela. Honetan ansotar eta erronkariarren arteko lehia bazegoen, eta ibar bakoitzaren ardi mota albokoa baino "hobeagoa" zen, jakina.

Banaketa

Erronkariko ardiak 1960. urtean Larran

Garai batean Erronkariko ardiak Erronkariko ibarra zein Zaraitzu ibarrak hartzen zituen bere banaketa eremuan.


Erreferentziak

  1. Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X
  2. a b Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de agricultura , Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Bibliografia

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Ikus, gainera


Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxeko abereen gida
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257164
  • Commonscat Multimedia: Erronkariko ardia / Q12257164

  • Wd Datuak: Q12257164
  • Commonscat Multimedia: Erronkariko ardia / Q12257164


Euskal Herria Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak
Euskal Herriko ardi arrazak

ArdiaLatx muturgorriaLatx muturbeltzaManex burubeltzaManex burugorria • Erronkarikoa • Karrantzako ardi muturbeltzaKarrantzako muturgorriaSasi ardiaNafarraEuskal-bearnotarraTxurra

  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Txakur arrazak
Erle motak